XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarrera moduko balorazino orokorra egiteko zera esan daiteke, 1800 urtean 40 eta 50 urte bitarteko biztanle gitxi dagola, hau da, oso gitxi dirala XVIII. gizaldiaren erdi aldera jaioak; eurok dira 80 hamarkadako iraute krisialdia eta Konbentzinoaren Gerrea jasan behar izan ebezanak.

Jende heldu gitxi gazteteria nahiko ugariaren aldean; honek esan nahi dau garapen ekonomikoarentzako lagungarri izango dan langile kopuru handia dagoala.

50 urte baino gehiagokoak, barriz, aurreko adinekoak baino gehiago dira, oso kontraste handia.

XIX. gizaldiaren hasikeran ohi dan baino ume gitxiago egoan, eta zaharrek pisu handia euken biztanlegoan.

Denboran aurrera joanda eta Thouvenoten datuei jarraiturik, ikusi daikegu 1810erako asko gehitu dala umeen kopurua, hemendik jaiotzek gorakadea izan ebela ondorioztatzen dogula.

Pertsona helduen kopuruak beheruntz egin dau aurreko urteetakoen aldean, orain 50 urte daukezanak, 1880ean 40 eukezanak, biztanle gitxien daukan adin taldea osotzera igaro dira.

Laburtuz, 0-25 urte bitartekoen kopurua oso handia izanik orokorrean gazte izaten jarraitzen dauen biztanlegoa, pertsona helduen kopuru ez gehiegizkoagaz.

XIX. gizaldiaren hasikeran langile potentziala altua da.

Ikertu daigun orain 1825eko Amoroto eta Gizaburuagako piramideak (l7) B.J.A.O. Polizia Zentsoa. Ikus (13).

Mendexak ez dau gorde Polizia Zentsorik, edo behintzat ez Bizkaiko Jaurerriko Agiritegi Orokorrean.

Piramedeotan ikusi daitekeanaren arabera ADIN EGITURA zein zan ikusi dogu lehenengo, gizarteok gazte edo zahar legez definitzeko.

Bitxia da urte berean, hain hur dagozan tokiak izan arren, desbardintasun argiko irudiak daukezala ikustea.

AMOROTOK (18 irudia) bere aldetik piramide zabalagoa dauka, hau da biztanlego gehiago, eta hiruki itxurakoa: zabalago oinarrian, adinetan gora doan heinean estutzen doana.

Antzinako Erregimeneko gizarte batentzat arrunta da, astiro zahartzen doan biztanlego gaztea.

Baina badagoz gauza aitagarriak: lehenengoa, mutiko eta neskatoen kopuruen arteko alde handia, neskatoena mutikoenaren erdira bakarrik heltzen da.

Bederatzi eta hemeretzi urte bitartean behera egiten dau mutikoen kopuruak, gauza normala haurtzaroan halantxerik dalako beti.

Ondorengo hamar urteetan beherakada gogorra dago emakumezkoen kopuruan adinaren arazoakaitik: umedunaldi eta erditzeak; Antzinako Erregimenean emakumezko asko hilten ziran honan.

39 eta 49 urte bitarteko gizonezkoak oso gitxi dira; honen arrazoia 1808an Independentzia Gerran borrokatzen joateko sasoian egozanak zirala izan leiteke; ganera, ziurrenez Konbentzinoaren Gerreak ere eukiko eban eraginik eurengan gizaldi bukaeran.

Piramidearen gainontzekoa normala da.

Tontorrean gehiago dira emakumezkoak gizonezkoak baino.

Hau garai guztietako konstantea da demografian, emakumezkoak gizonezkoak baino luzaroago bizi dira.

Laburtuz, gizarte gaztea, 39-59 urte bitarteko helduen kopurua aitagarria bada ere; hemendik jatorko piramideari bere hiruki itxurea, oinarri zabalagaz.

Lan egiteko ahalmen handia daukan gizartea.